Azpeitia Dantzan egitasmoa bukaerara iristear da. Igandean eskainiko du laugarren eta azken emanaldia Itsasi euskal kultur taldeak, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Emanaldirako doako gonbidapenak eskura daitezke oraindik ere Kulturaz kooperatibaren webgunean. Kautereen dantza izenburupean eskainiko dute Itsasiko dantzariek ikuskizuna, Ainara Vidalen gidaritzapean.
Aurreko asteetan egin dituzte Azpeitia Dantzanen barruko emanaldiak herriko dantza talde batzuek. Soreasuko agertokira igotzen aurrenak Luis Alberdiren dantza eskolako eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleak izan ziren. Sahatsak plazan eskaini zuen emanaldia hilaren 6an, eta 7an, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako kideek, Soreasun.