Saninazioetako zozketak egingo ditu Bertanek bezeroen artean

Julene Frantzesena

Azpeitiko Alde Zaharra. (Maialen Etxaniz)

Gaurtik uztailaren 23ra bitartean elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek zozketetan parte hartu ahalko dute. Hainbar sari banatuko ditu Bertanek, eta uztailaren 24an jakinaraziko ditu saridunen izenak.

Bertan merkatari elkarteak saninazioen bueltako zozketak egingo ditu herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Gaurtik uztailaren 23ra bitartean elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Azken urteetako gisan, barraketarako txartelak, elikagaiz betetako otarreak, jaietako eskuzko pilota partida profesionaletarako sarrerak nahiz zezenketetarako sarrerak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek zozketa horietan. Uztailaren 24an, Santio egunaren bezperan, jakinaraziko ditu merkatari elkarteak irabazleek izenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide