Simon Yatesek etapa, Healyk horia, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Simon Yates, gaurko helmugara iritsi berritan. (@LeTour, pantaila argazkia)

Aurtengo Tourraren lehen atseden egunaren aurreko etapa, gaurkoa, gogorra eta borrokatua izatea aurreikusten zuten adituek, eta aurreikuspenak bete ditu Ennezat eta Le Mont-Dore Puy de Sancy artekoak. Muino txikiz eta ez hain txikiz jositako ibilbidean, ihesaldi jendetsua osatu da eta bertan iraun dutenen artean jokatu dute garaipena, baina ez hori bakarrik: Simon Yates (Team Visma-Lease a Bike) izan da etapako irabazlea, Thymen Arensman (Ineos Grenadiers) bigarrena, eta helmugan hirugarrena izan den Ben Healyk (EF Educatin Education-EasyPost), gainera, maillot horia jantzi du.

Tourrean ez bezala, Gukaren Pourran ez da aldaketarik izan sailkapenaren buruan: Kinttela taldeak jarraitzen du lehen tokian. Honela dago taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Esan bezala, bihar atseden eguna izango dute Tourrean, eta Pourrak ere atseden hartuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide