Abrahamsen nagusi Pirinioen atarikoan, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 16a, 17:29

Abrahamsen eta Schmid, Tolosako helmugan garaipenagatik borrokan. (@LeTour, pantaila argazkia)

Okzitaniako Tolosan hasi eta bukatu da gaur Tourraren 11. etapa, Pirinioen atarikoa. Jonas Abrahamsen (Uno-X Mobility) eta Mauro Schmid (Team Jayco Alula) iritsi dira helmugara lasterketaren buruan, eta norvegiarrarentzat izan da garaipena. Bietako inor ez da ageri Gukaren Pourrako txirrindularien zerrendan; helmugako marra zazpi segundora hirugarren tokian zeharkatu duen Mathieu Van der Poel (Alpecin-Deceuninck) izan da gaurkoan Pourrarako puntuak ematen aurrena.

Ia hiru minutu eta erdira iritsi da pelotoi nagusia, sailkapen nagusiko faboritoak tartean zirela. Tadej Pogacar erori egin da amaierarako sei kilometrora, baina itxuraz min handirik gabe iritsi da helmugara, gainerakoekin batera.

Maillot horiari eutsi dio Ben Healyk gaur, eta Pourran ere ez da aldaketarik izan lehen postuan; horrenbestez, Kinttelak jarraitzen du buruan. Ondoko estekan ikus daiteke taldeen sailkapena osorik; eta hemen, saridunen behin-behineko zerrenda nola dagoen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide