Tadej Pogacarri atzoko erorketak zenbaterainoko mina egin dion argi gelditu da gaur: batere ez. Enegarren erakustaldia emanda nagusitu da Hautacamen esloveniarra, aurtengo Tourraren mendiko lehen etapa handian. Nagusitasunez irabazi du Tourraren egungo txapeldunak, sailkapen nagusiaren lehen postua berreskuratu du, eta zulo polita ireki ere bai, atzetik dituenekiko. Jonas Vingegaard izan du gertuen gaur, 2.10era; sailkapen nagusian ere danimarkarra dago bigarren postuan, hiru minutu eta erdira; Remco Evenepoel, hirugarrena, 4.45era dago.
Tourraren sailkapenaren buruan ez bezala, aldaketarik ez da izan gaur Gukaren Pourraren lehen postuan: Kinttela taldeak lidergoari eutsi dio laugarren egunez. Gaurkoa eta gero, honela dago Pourrean taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.