Bertso poteoa eta afaria, Gaztetxearen urteurrenaren atariko

Ihintza Elustondo 2025ko uzt. 18a, 09:20

Azpeitiko Gaztetxea 20. urtemuga ari da ospatzen. Biharkoa izango da egun potoloa, baina atzo ere giro polita sortu zen herrian, motorrak berotzen joateko. Hain zuzen ere, bertso poteoa eta afaria egin zituzten.

Azpeitiko Gaztetxea data berezi bat ospatzen ari da: 20. urteurrena. Gaztetxeak urteurrenaren berri emateko ekitaldian azaldu zuen "herriko hainbat gazte belaunaldiren atzoko eta gaurko borroken gotorleku" izan dela espazioa, eta hori dela eta, "belaunaldien arteko lotura horri eusteko" baliatuko dutela 20. urteurrena.

Urtemuga hori tarteko, ohikoa baino egitarau potologoa prestatu dute aurtengoan, eta ekintza ugari egiten ari dira egunotan. Biharkoa izango da egun potoloa, baina atzo ere giro polita sortu zen herrian, motorrak berotzen joateko. Hain zuzen ere, bertso poteoa egin zuten aurrena kalean, 18:30ean hasita, eta ondoren, afaria izan zen, Gaztetxean.

Gaur eta bihar ere izango da zertaz gozatua. Hona hemen egitaraua:

Gaur, ostirala.

  • 20:00. Futbito txapelketaren Kopako finala.
  • 21:00. Futbito txapelketaren Ligako finala.
  • Ondoren, parrillada.

Bihar, zapatua.

  • 11:30. Baltsa erakustaldia eta hamaiketakoa plazan.
  • 12:00. Baltsa jaitsiera.
    Gaia: Gaztetxea vs...
  • 14:30. Bazkaria, plazan.
  • Ondoren, sari banaketa.
  • 17:30. Karropoteoa.
  • 20:00. Gaztetxearen irekiera.
  • 20:30. Kontzertuak: Istilu, Verrater eta Labankada.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide