Tim Wellens nagusi Carcasonan, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 17:23

Pirinioetako hiru jardunaldi gogorren ostean, ihesaldientzat egun aproposa aurreikusten zen gaur Frantziako Tourrean, eta horrela izan da. Eguneko ihesaldi nagusitik hanka egin eta azken 43 bat kilometroak bakarrik osatuta, Tim Wellens (UAE Team Emirates) iritsi da lehen tokian Carcasonako helmugara. Belgikako txapeldunaren atzetik sartu da Victor Campenaerts (Team Visma - Lease a Bike) ia minutu eta erdira, eta ihesaldiako multzo nagusiaren buru izan da Julian Alaphilippe, 1.38ra; sailkapen nagusiko oilarren pelotoi nagusia, berriz, sei minutura helmugaratu da.

Sailkapen nagusiaren goi-goian aldaketarik ez da izan gaur Tourrean, eta Gukaren Pourran ere ez: Atten Paelliek eutsi dio lidergoari. Gaurkoa eta gero, honela dago taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Bigarren atseden eguna izango dute biharkoa, astelehena, Tourrean, eta Pourrak ere atseden izango du horrenbestez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide