Itsasiren 'Kautereen dantza' ikuskizunarekin bukatu da Azpeitia Dantzan

Nerea Uranga 2025ko uzt. 21a, 10:28

Soreasu antzokia jendez beteta eskaini dute Itsasiko dantzariek eta musikariek ikuskizuna. Kantua, musika eta dantza uztartu ditu aurtengo Azpeitia Dantzan zikloaren azkenengo saioak.

Itsasi dantza taldearen Kautereen dantza ikusizkizunarekin bukatu da aurtengo Azpeitia Dantzan zikloa. Atzo, 19:00etan hasita, eskaini zuten emanaldia Itsasiko dantzariek eta musikariek Soreasu antzokian. Ainara Vidalek gidatutako dantza saioa ikusteko jendez bete zen Soreasu.

Aurreko asteetan egin zituzten Azpeitia Dantzanen barruko emanaldiak herriko dantza talde batzuek. Soreasuko agertokira igotzen aurrenak Luis Alberdiren dantza eskolako eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleak izan ziren. Sahatsak plazan eskaini zuen emanaldia hilaren 6an, eta 7an, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako kideek, Soreasun.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide