Hasi dira festetarako prestaketekin

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 22a, 09:11

Udal brigadako langileak Olazko Andre Mariaren plazan agertokia muntatzen. (Urtzi Oteiza)

Atzo Done Jakue kalean aritu ziren bigantxentzako hesiak jartzen; gaur, berriz, Olazko Andre Mariaren plazan agertokia muntatzen ari dira.

Udal brigadako langileak hasi dira santioetarako eta saninazioetarako prestaketekin. Atzo Done Jakue kalean aritu ziren bigantxentzako hesiak jartzen, eta gaur, berriz, Olazko Andre Mariaren plazan agertokia muntatzen ari dira. Datozen egunetan ere jaietarako azpiegiturak prestatzen ariko dira, santioetarako dena prest egon dadin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide