Esku pilotako zazpi final, Cesar Valverde txapelketaren lau hamarkada ospatzeko

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 22a, 10:04

Finalistak eta Ilunpeko nahiz udaleko ordezkariak, iazko sari banaketa ekitaldian. (Maialen Etxaniz)

Ostiralean jokatuko dituzte haurren mailako esku pilotako zazpi final, Izarraitz pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako finalak jokatuko dituzte, Cesar Valverde txapelketak lau hamarkada bete dituen urtean.

Azpeitia prest da Santio Eguna ospatzeko, eta ostiralerako ondu duten jai egitarauaren barruan, esku pilota izango da aurreneko protagonista; izan ere, 10:00etan hasita jokatuko dituzte 40. Cesar Valverde pilota txapelketaren finalak, Izarraitz pilotalekuan.

Guztira, zazpi final jokatuko dituzte ostiralean aurtengo txapelketan parte hartu eta azken partidaraino heldu diren hogei neska-mutilek. Lau mailatan banatuta, buruz buruko nahiz binakako finalak izango dira ikusgai herriko frontoian. Hain zuzen, aurre-benjaminen, benjaminen eta kimuen mailako bina final izango dira, eta haurren mailako bat.

Hona hemen ostiraleko zazpi finalak: 

Aurre-benjaminak: 

  • Xanti Labaka - Enaitz Peñagarikano
  • Ekaitz Iriarte eta Jakes Iriarte - Riyad Jaooune eta Aiur Olaizola

Benjaminak: 

  • Mikel Gurrutxaga - Xabier Aizpuru
  • Martin Egiguren eta Iraitz Aranaga - Luka Aizarna eta Dhilan Kabilan

Kimuak: 

  • Urritz Aizpuru - Maddi Gurrutxaga
  • Ekhi Zendoia eta Xuban Arandia - Jone Mendizabal eta Janitz Goenaga

Haurrak: 

  • Adei Lizarralde - Aiurdi Peñagarikano

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide