Badator Gukaren tonbola

Erredakzioa 2025ko uzt. 22a, 10:14

Urolako Komunikazio Taldeak etzi, Santio bezperan, zabalduko du tonbola Erdikaleko 8. zenbakian, eta jaiak bukatu bitartean izango da irekita.

Ate joka dira santioak eta saninazioak, eta horiekin batera badator Gukaren tonbola. Urolako Komunikazio Taldeak etzi, Santio bezperan, zabalduko du tonbola Erdikaleko 8. zenbakian, eta jaiak bukatu bitartean izango da irekita (uztailaren 25ean, 26an, 27an, 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean). Aurten ere askotariko sariak banatuko ditu taldeak tonbolan, baita sari potoloak ere.

Honako hau da tonbolaren egutegia eta ordutegia:

Uztailak 24, osteguna: 18:30etik 00:00etara.

Uztailak 25, ostirala: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 00:00etara.

Uztailak 26, zapatua: 18:30etatik 00:00etara. 

Uztailak 27, igandea: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 23:00etara.

Uztailak 30, asteazkena: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.

Uztailak 31, osteguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.

Abuztuak 1, ostirala: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide