Santioak igarota, Umeen Eguna izango da bihar, eta hitzordu horren bueltan, bestelako ekitaldiak ere izango dira. Horien artean da saninazioen bueltan urtez urte jokatu ohi den Inazio Deuna Txirrindularitza Saria. Aurten proba horren XLV. edizioa izango da, eta 16:15ean hasiko da Perez Arregi plazaren ondoan.
Kadete mailako txirrindularien proba Azpeitian hasi eta bukatuko da, baina Zestoatik, Iraetatik, Arroatik eta Aizarnatik ere igaroko dira partaideak. 58 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta azken txirrindulariak 17:42rako espero dituzte helmugan.