Euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenek tokia izango dute aurten ere udako festetan, Azpeitiko Sareren eskutik.
Hasteko, zapatu honetan, hilaren 26an, egingo dituzte saninazioen atariko aurtengo elkarretaratzea eta parrillada, plazan, 18:30ean hasita. Zapatukoak, gainera, hileko azken ostiraleko elkarretaratzearen tokia beteko du aurten; izan ere, etzi, uztaileko azken ostirala, ez dute elkarretaratzerik egingo plazan, Santio eguna delako.
Saninazioetan, berriz, jantokia jarriko dute aurten ere. Laster emango dute horren egutegiaren eta ordutegien berri.