Etzi, zapatua, santioetako III. Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute Olazko belardian, 17:30ean hasita. Sei artzainek parte hartuko dute lehian beren txakurrekin, eta honako hauek dira: Bittor Bengoetxea eta Pupi, Javier Gastañaga eta Fool, Igor Elordi eta Lagun, Juanjo Garate eta Tina, Pello Segurola eta Kai eta Xabier Gastañaga eta Sandi. Sei parte hartzaileak Aretxabaletako Asier Dacosta eta Azpeitiko Mikel Garate epaileen aginduetara ariko dira.
Irabazleak txapela jantziko du, eta gainerako partaideek, txakurrentzako pentsu zakua. Azpeitiko Udalak eta arraza libreko artzain txakur txapelketak prestatzen dituen Artxate elkarteak antolatu dute txapelketa santio eta saninazioetako egitarauaren barruan. Nolanahi ere, aurten lehian ariko dira txakur guztiak Border collie arrazakoak izango direla argitu dute antolatzaileek.
Hona hemen zapatuko partaideen zerrenda:
- Bittor Bengoetxea eta Pupi (Galdako, Bizkaia)
- Javier Gastañaga eta Fool (Antzuola, Gipuzkoa)
- Igor Elordi eta Lagun (Barinaga, Markina-Xemein, Bizkaia)
- Juanjo Garate eta Tina (Izurtza, Bizkaia)
- Pello Segurola eta Kai (Matxinbenta, Azpeitia)
- Xabier Gastañaga eta Sandi (Antzuola, Gipuzkoa)