Milanek bigarren garaipena, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 23a, 17:33

Milan pelotoiaren burua hartzen, gaur, Valencen. (@LeTour, pantaila argazkia)

Esprint txikian erabaki da Tourraren hamazazpigarren etapa, Bolléne eta Valence artekoa; euripean, azken kilometroan sartzearekin batera erorketa gertatu da pelotoian, eta txirrindulari multzo murriztua iritsi da garaipena jokatzera. Bigarren eta azken atseden egunaren ondoren eta Alpeetan murgildu aurretik, Jonathan Milanek (Lidl-Trek) bigarren etapa garaipena eskuratu du eta, bide batez, ia bermatuta utzi du Parisen erregularitatearen azken maillot berdea janztea.

Sailkapen nagusian gorabeherarik ez du eragin gaurkoak Tourrean, eta Gukaren Pourran ere ez da aldatu lehen postua: Atten Paellie taldeak jarraitzen du buruan. Honela dago uneotan taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide