Santio egunaren atariko, iritsi dira lehen barrakak herrira

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 24a, 09:40

Barrakak Betharrametako atarian. (Nerea Uranga)

Aniztasun funtzionala duten haurrek barraketan ibiltzeko lehentasuna izango dute zapatuan 16:00etatik 17:30era eta uztailaren 31an, Saninazio egunez, 11:00etatik 12:30era.

Santio egunaren bezperatan eta saninazioetarako atzera kontaketa hasita dagoen honetan, iritsi dira lehenengo barrakak Betharrametako atarira, eta martxan daude gaurtik aurrera. Bidaia bakoitza 2,5 euro kostatuko da. Aldiz, asteartean, barraka egunean, 1,5 euroko prezioa izango du bidaia bakoitzak.

Aurreko urteetako joerarekin jarraituz, haur guztiek gozatzeko moduko espazioa sortu nahi dute barraketan, beraz, musika itzaliko dute arratsaldero 17:00etatik 18:30era, behar bereziak dituzten haurrek ere difrutatzeko aukera izan dezaten. Gainera, aniztasun funtzionala duten haurrek barraketan ibiltzeko lehentasuna izango dute zapatuan 16:00etatik 17:30era eta uztailaren 31an, Saninazio egunez, 11:00etatik 12:30era.

Ohi bezala, saninazioetan barraken eskaintza indartuko dute, beraz, datozen egunetan barraka gehiago iritsiko dira Azpeitira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide