Alpeetako lehen etapa eta aurtengo Tourreko erregina jokatu dute gaur, Vif eta Col de la Loze artean. Atzo bezala, eguraldi txarra lagun izan dute txirrindulariek, eta Ben O'Connor (Team Jayco Alula) izan da erregea: helmugarako hamasei kilometro falta zirela utzi du atzean Einer Rubio iheskidea (Movistar Team), etapa irabazi du eta, gainera, sailkapenaren hamargarren postura igo da. Hain zuzen ere, gaur arte hamargarrena zen Carlos Rodriguezek (Ineos Grenadiers) ez du parte hartu gaurko etapan; eta amaitu baino lehen utzi du lasterketa, bere aldetik, Enric Masek (Movistar Team).
Hiru etapa besterik ez dira falta Tourra bukatzeko, eta egunetik egunera areagotzen ari da atzekoekiko tartea Tadej Pogacar liderra (UAE Team Emirates-XRG): bigarrena izan da gaur helmugan bere aurkari nagusi Jonas Vingegaarden (Team Visma-Lease a Bike) aurretik, eta dagoeneko 4.26ra du danimarkarra. Florian Lipowitz (Red Bull-Bora-Hansgrohe) da hirugarrena Alpeetako bigarren etaparen bezperan, baina gaur laugarren helmugaratu den Oscar Onley (Team Picnic Postal) asko gerturatu zaio gaur.
Gukaren Pourran gaur ere ez da aldaketarik izan sailkapenaren buruan: bosgarren egunez jarraian, Atten Paellie dago lehen postuan. Hau da gaurkoare osteko taldeen sailkapena; eta hau, sarituen behin-behineko zerrenda.