Zabalik da Gukaren tonbola

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 24a, 18:58

Aurreneko herritarrak, gaur, tonbolan. (Guka)

Askotariko sariak banatuko ditu aurten ere Erdikaleko 8. zenbakian dagoen postuan. Gaurtik igandera bitartean eta saninazioetako hiru egunetan zabalduko du Gukak tonbola. Astelehenean eta asteartean itxita egongo da.

Gain gainean dira Santio eta San Inazio jaiak, eta horiekin batera, baita Gukaren urteroko tonbola ere. Taldeak gaur, osteguna, zabaldu du postua Erdikaleko 8. zenbakian, eta datorren astelehenean zein asteartean izan ezik, egunero egongo da zabalik, abuztuaren 1era artean. Aurten ere, beste behin, askotariko sariak banatuko ditu Gukak tonbolan, tartean, baita sari potoloak ere.

Hona hemen Guka tonbolaren ordutegia:

  • Uztailak 24, osteguna: 18:30etik 00:00etara.
  • Uztailak 25, ostirala: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 00:00etara.
  • Uztailak 26, larunbata: 18:30etik 00:00etara.
  • Uztailak 27, igandea: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 23:00etara.
  • Uztailak 30, asteazkena: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
  • Uztailak 31, osteguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
  • Abuztuak 1, ostirala: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide