Santio festen atariko, Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskaini dute arratsaldean. Berez plazan egitekoak ziren ekitaldia, baina eguraldi iragarpen txarra tarteko, azkenean Azoka Plazan egin dute. Eskolako ikasleek nahiz irakasleek ikasturtean zehar ikasitako teknikak eta abileziak erakutsi dituzte herritarren aurrean. Hainbat guraso eta herritar elkartu dira Azoka Plazan, eta txalo artean hartu dituzte txikienek eta gaztetxoek egindako mugimenduak.