Zezenketen aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte saninazioetan

Ihintza Elustondo

Zezenketen aurkako elkarretaratzea, iaz, San Inazio egunez. (Andoni Elduaien)

Oinatz elkarte animalistak deituta, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean nahiz 2an egingo dituzte protestak, 17:30etik 18:30era bitartean, zezen plazaren atarian.

Oinatz elkarte animalistak deituta, zezenketen aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte San Inazio festetako hiru egunetan. Hain zuzen ere, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean nahiz 2an egingo dituzte protestak, 17:30etik 18:30era bitartean, zezen plazaren atarian. Gure festetan odolik ez lelopean elkarretaratuko dira. "Etorri gurekin festa eredua iraultzera. Utzi animaliak bakean", adierazi dute elkarteko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide