Bazkaria eta jolasak, Umeen Egunarekin jarraitzeko

Andoni Elduaien eta Ihintza Elustondo 2025ko uzt. 27a, 15:40

Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizean, erraldoiek hartu dute herria, eta ondoren, hainbat haurrek eta gaztetxok bazkaria egin dute Azoka Plazan. Segidan, jolaserako aukera izan dute.

Santio eta saninazio jaien egitarauaren barruan, Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizean Euskal Herritik nahiz kanpotik bertaratutako erraldoi ugarik hartu dute herria, eta ondoren, haurren eta gaztetxoen bazkaria izan da Azoka Plazan. Makarroiak, izozkia... jan dituzte haurrek, eta tripa ondo bete dutenean, jolaserako tartea hartu dute. Hain zuzen ere, era askotako jolasak egin dituzte Alde Zaharrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide