Aitor Mitxelenak irabazi du 45. Inazio Deuna saria

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 27a, 20:02

Garaileak 1:40:55 denbora behar izan du txirrindularitza probaren 58 kilometroak osatzeko. Aimar Azkorra sailkatu da bigarren, eta Beñat Orruño hirugarren.

Inazio Deuna txirrindularitza saria jokatu dute gaur, igandea, Azpeitian. Aurten lasterketa horren 45. edizioa izan da, eta 16:15ean hasi da Perez Arregi plazaren ondoan. Kadete mailako txirrindularien proba Azpeitian hasi eta bukatu da, baina Zestoatik, Iraetatik, Arroatik eta Aizarnatik ere igaro dira partaideak. 58 kilometroko ibilbidea osatu dute.

Aitor Mitxelena (Gran Canaria Bike Team) nagusitu da gaurko proban; hark 1:40:55 denbora behar izan du helmugara iristeko. Haren atzetik, minutu bat eta 55 segundo geroago sartu da helmugan Aimar Azkorra (Loiumat-PG), eta bigarrenarengandik bi segundora iritsi da hirugarren sailkatua: Beñat Orruño (Aranako Ford Garaje Moderno). Hain justu, azken txirrindulari horren taldeak lortu du lehen postua taldekako sailkapenean.

Lotura honetan ikus daiteke sailkapena osorik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide