Pasodoble doinuak, bi atseden egunen aurretik

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 28a, 08:49

Udal Musika Bandak plazako kioskoan eskaini zuen kontzertua, Beñat Etxabe zuzendariaren aginduetara. Herritar ugari bildu zen haien emanaldia bertatik bertara jarraitzeko kioskoaren aurrean jarraitzera.

Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, herriko plazan. Musikariak kioskoaren babesean aritu ziren, eta herritarrak haien aurrean jarritako aulkietatik, arkupeetatik eta terrazetatik egon ziren haien doinuak entzuten.

Dagoeneko ohitura bihurtu du Udal Musika Bandak saninazioak baino egun batzuk lehenago herriko plazan pasodobleen emanaldia eskaintzea. Atzokoa, saninazioetako txupinazoa lehertu aurretik gaur eta bihar izango diren atseden egunen aurreko azken ekintza izan zen. Beñat Etxabe zuzendariaren aginduetara aritu ziren musikariak, eta ohi bezala, gau atsegina eskaini zieten haiek guztiek azpeitiarrei. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide