Sañu Bizirikek elkarretaratzea deitu du abuztuaren 1erako

Julene Frantzesena

Sañu Bizirikekoek deitutako elkarretaratze bateko irudia.

Loiolan egingo dute elkarretaratzea, 10:30ean. Udaleko ordezkariek harrera egingo diete han Eusko Jaurlaritzako nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, eta Sañu Bizirikekoek hitzordu hori baliatuko dute protestarako.

Sañu Bizirikek elkarretaratzea deitu du abuztuaren 1erako, ostiralerako, Loiolan. Izan ere, Azpeitiko Udaleko ordezkariek harrera egingo diete han Eusko Jaurlaritzako nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, Loiolako basilikan izango den mezaren aurretik.

Hori dela eta, Sañu Bizirikeko kideek elkarretaratzea egingo dute, 10:30ean, Loiolan. Zehazki, Piaspe proiektuari eta "dirua irabaztea helburu duten beste proiektuak bultzatzen" ari diren erakundeei kontrakotasuna adieraztea dute xede horiek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide