Santioak eta Umeen Eguna igarota, saninazioen zain dira herritarrak, eta Haujijijai batzordeak dagoeneko prest du datozen egunetarako egitaraua. Askotariko ekintzak eta ekitaldiak prestatu dituzte San Inazio jaietarako, hala nola herri bazkaria, flamenko poteoa, parrillada, kontzertuak, Bakailao Txapelketa zein kuadrillen arteko olinpiaden bigarren edizioa.
Honako hau da Haujijijaik saninazioetarako prestatu duen egitaraua:
Uztailaren 30a, San Inazio eguna
- 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
- 12:00. Txupinazoa.
- 12:05. Skapaie elektrotxarangaren emanaldia.
- 15:00. Herri bazkaria.
- Ondoren, Palestinarekin elkartasunez argazkia.
- 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
- 21:30. Debrass Band-en emanaldia txosnagunean.
- 23:30. Balantza taldearen erromeria, txosnagunean.
Uztailaren 31n, San Inazio eguna
- 19:00. Burrumba, flamenko poteoa.
- 20:30. Parrillada.
- 22:00. Aurrez aurre taldea, txosnagunean.
- 01:00. Iltze taldea, txosnagunean.
- 02:30. Ukabil taldea, txosnagunean.
Abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena
- 11:00. XIV. Bakailao Txapelketa, plazan.
- 14:30. Bakailao bazkaria.
- 18:00. Kuadrillen arteko bigarren olinpiadak.
- 22:00. Rodeoren kontzertua, txosnagunean.
- 01:00. Sedientos de Cumbiaren kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Tatxersen kontzertua, txosnagunean.