Gaur, astelehenarekin, hasi dira saninazioetarako txosnak muntatzen Azoka Plazaren atzean. Guztira, bost txosna eta agertoki bat jarriko dituzte eremu horretan. Bost txosna horiek Sortu, Ernai, Ikaslea Abertzaleak, Itaia, GKS, Gaztetxea eta Kontseilu Sozialista eragileenak izango dira.
Txosna horiek etzi, San Inazio bezperan, irekiko dituzte. 17:00etarako iragarri dute irekiera, eta horrekin batera, urtero legez, txosnagunean jolasak egingo dituzte.
Bestalde, azken urteetako moduan, Haujijijai batzordearen txosna plazan jarriko dute. Hori ere gaur muntatu dute.
Jaiak bukatu eta txosnak desmuntatu bitartean itxita izango da Foru Ibilbidea trafikoarentzat.