Ohiko eguna, ordua eta tokia aldatuta, Gukak bihar, asteartea, uztailak 29, banatuko ditu bere Tourreko 25. Pourraren sariak. 19:00etan hasiko da sari banaketa, Soreasu antzokiaren atarian (Gukaren egoitzaren atarian, alegia).
Baina sari banaketaren eguna, ordua eta tokia ez dira izango nobedade bakarrak, ezta nagusiak ere. Atzo, Pourraren azken sailkapena kalkulatzeko datuak sartzerakoan, Tourreko taldeen azken sailkapenean akatsa egin zuen Gukak –Tourreko antolatzaileen behin-behineko akatsa kopiatzeagatik–. Tourreko taldekako azken sailkapenaren aurreneko hiru taldeek ematen dituzte puntuak Pourran, 50, 30 eta 15 puntu, hurrenez hurren. Team Visma-Lease a Bike izan da Tourreko talde irabazlea, eta Pourran talde hori hautatu zutenek 50na puntu batu dituzte. Baina, bigarren eta hirugarren postuetan izan dira aldaketak taldekako sailkapenean eta, beraz, baita Pourraren taldeen azken sailkapenean ere. Atzo, Red Bull-Bora-Hansgrohe ageri zen bigarren tokian, eta Arkea B&B Hotels hirugarrenean; sailkapen 'onean', ordea, UAE Team Emirates da bigarren sailkatu den taldea, eta Red Bull-Bora-Hansgrohe hirugarrena. Pourrako apustuetan, UAE Team Emirates da, koskarekin, talde aukeratuena; taldekako sailkapena eguneratu ostean, saridunen zerrenda ere asko aldatu da.
Aurreneko lau postuak eta 299.na dira, hain zuzen, aldatu ez diren bakarrak: ausazko gainerako hamalau sariak eskuz aldatu dira atzotik gaurrera. Barkatu eragozpenak!
Honela gelditu da, horrenbestez, Pourra'2025en saridunen zerrenda:
- 1.goak: 1.800 euro, Andikaldekue, Andoni Elduaien.
- 2.goak: 1.200 euro, Atten Paellie, Xuban Mendizabal.
- 3.goak: 600 euro, Txiku Team, Unai Moyua.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Etapa Ehiztaria, Iñaki Iturralde.
- 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Nico 10 Millones, Mikel Aizpuru.
- 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Kukubiltxo, Unai Juaristi.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Intza eta Oinatz, Jon ibarguren.
- 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, El Pequeño Príncipe, Julen Ansoalde.
- 34.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, TX, Iñigo Korta.
- 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Hammer 69, Mario Zubizarreta.
- 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Miguelito96, Gorka Aramendi.
- 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Jontxipa, Jon Iparragirre.
- 111.goak: Igerilekurako bonu bat, Patata, Aritz Azkue.
- 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Akerrak 3, Jagoba Beobide.
- 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Lekuetxe, Oinatz Lekuona eta Naiara Etxeberria.
- 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Tropezon, Iñaki Korta.
- 185.goak: Igerilekurako bonu bat, Aitor-Miguel, Miguel Maldonado.
- 210.goak: Ziklos Beniren oparia, Reflex, Jose Angel Arzuaga.
- 299.goak: Tiobiboetarako txartelak, Landakanda Warriors, Mario Zubizarreta.