Hitzaldi musikatua 19:00etara atzeratu du Urolakoen Nafar Zuzterrakek

Nerea Uranga 2025ko uzt. 29a, 09:08

Xabier Irujok, Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak parte hartuko dute solasaldi musikatuan.

Elkar-ekinek gaur 18:30erako Palestinarekin elkartasunez deituta duen elkarretaratzea kontuan hartuta, hitzaldi musikatuaren saioa ordu erdi geroago egitea erabaki dute, 19:00etan, Sanagustinen. Xabier Irujok Genozidioa. Krimenen krimena: lehen eta orain solasaldia ekainiko du, eta Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak musika jarriko diote haren hitzei.

Urolakoen Nafar Zuzterrakek gaurko Sanagustin kulturgunean antolatutako hitzaldi musikatua ordu erdiz atzeratu du, 19:00etara hain zuzen ere. Izan ere, 18:30erako Elkar-ekinek Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzea deituta du gaur, Sanjuandegiko biribilgunean.

Gaurko Urolakoen Nafar Zuzterraken saioan Xabier Irujok Genozidioa. Krimenen krimena: lehen eta orain izenburuarekin solasaldia eskainiko du. Irujoren hitzartzeari musikaz lagunduko diote Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundaren akordeoi jotzaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide