Haizea Urangak Bartzelonako Europa taldean jokatuko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 29a, 09:21

Haizea Uranga. (Europa)

Gracia auzoko taldea da Europa, eta Uranga hango emakumeen lehen taldean ariko da, Espainiako Hirugarren Mailan. Orain arte, Realeko emakumeen bigarren taldean aritu da azpeitiarra, eta lehen talde txuri-urdinarekin 2023an egin zuen debuta.

Haizea Uranga futbolariak Bartzelonako Europa taldean jokatuko du 2025-26 denboraldian. Gracia auzoko taldea da Europa, eta Uranga hango emakumeen lehen taldean ariko da, Espainiako Hirugarren Mailan.

23 urte ditu azpeitiarrak, eta Realean aritu da 2018az geroztik –ordura arte Lagun Onaken jokatzen zuen–, batez ere emakumeen bigarren taldean. Dena den, lehen mailan egin zuen debuta 2023ko urriaren 8an, Bartzelonaren kontra.

Azken denboraldian Realeko bigarren taldean jokatu du azpeitiarrak; hemeretzi norgehiagoka jokatu ditu, horietatik 11 partidatan hasierako hamaikakoan, eta gol bat sartu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide