Bueltan da Front Oi! Txiki Fest

Aitziber Arzallus 2025ko uzt. 29a, 16:00

Brigade Loco taldea, 2018ko Front Oi! Txiki Fest jaialdian. (Guka)

Bihar, hilak 30, izango da jaialdia, 18:30ean hasita, Frontoi Txikiaren alboan. Lau taldek joko dute.

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, bueltan da Front Oi! Txiki Fest. Faxismoaren aurrean, kaleak hartu lelopean antolatu dute jaialdia, eta garai bateko ohiturari eutsiz, bihar izango da, hilak 30, Frontoi Txikiaren alboan. 18:30ean hasita, lau taldek joko dute; hain zuzen ere, Bergarako (Gipuzkoa) Cold Revenge, Azpeitiko Jipoituak, Oiartzungo (Gipuzkoa) Yakovlev 42 eta Oñatiko (Gipuzkoa) Inguma taldeek. 

Eguraldi oso txarra egingo balu, kontzertuak Frontoi Txikian egingo dituztela esan dute antolatzaileek, baina, printzipioz, pilotalekuaren alboan izango dira. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide