Banatu ditu Gukak Pourra'2025en sariak

Erredakzioa 2025ko uzt. 29a, 19:50

Hemeretzi sari banatu ditu aurten ere Gukaren Frantziako Tourraren porrak. Andikaldekue izan da talde irabazlea.

Gaur arratsaldean banatu ditu Gukak aurtengo Pourraren sariak. Ezohiko egunean eta tokian, San Inazio bezperaren bezperan eta Gukaren Azpeitiko bulegoaren atarian, Soreasu kulturguneko atarian, eman ditu Pourra'2025en sariak, hemeretzi guztira: sailkapeneko hiru sari nagusiez gain, ausazko beste hamasei ere bai, herriko saltoki, taberna eta erakundeek emandakoak.

Herenegun, uztailaren 27an, bukatu zen gizonen Frantziako Tourra, eta harekin batera, 25. aldiz, Pourra. Andikaldekue taldeak irabazi du aurtengoa, eta hau da saritu guztien eta dagozkien sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.800 euro, Andikaldekue, Andoni Elduaien.
  • 2.goak: 1.200 euro, Atten Paellie, Xuban Mendizabal.
  • 3.goak: 600 euro, Txiku Team, Unai Moyua.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Etapa Ehiztaria, Iñaki Iturralde.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Nico 10 Millones, Mikel Aizpuru.
  • 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Kukubiltxo, Unai Juaristi.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Intza eta Oinatz, Jon ibarguren.
  • 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, El Pequeño Príncipe, Julen Ansoalde.
  • 34.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, TX, Iñigo Korta.
  • 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Hammer 69, Mario Zubizarreta.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Miguelito96, Gorka Aramendi.
  • 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Jontxipa, Jon Iparragirre.
  • 111.goak: Igerilekurako bonu bat, Patata, Aritz Azkue.
  • 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Akerrak 3, Jagoba Beobide.
  • 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Lekuetxe, Oinatz Lekuona eta Naiara Etxeberria.
  • 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Tropezon, Iñaki Korta.
  • 185.goak: Igerilekurako bonu bat, Aitor-Miguel, Miguel Maldonado.
  • 210.goak: Ziklos Beniren oparia, Reflex, Jose Angel Arzuaga.
  • 299.goak: Tiobiboetarako txartelak, Landakanda Warriors, Mario Zubizarreta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide