Zozketa eginda, itxi du tonbola Gukak

Erredakzioa 2025ko abu. 2a, 09:27

Bi lagun, Gukaren tonbolan tokatutako bizikletarekin.

Festa egunetan zabalik izan da Gukaren tonbola, eta txartel guztiak salduta, aurreikusitakoa baino lehen egin du zozketa. Ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu-pasa zozkatu ditu Gukak tonbolan parte hartu duten herritarren artean.

Santioetan eta saninazioetan zabalik izan da Gukaren tonbola, eta txartel guztiak salduta, aurreikusitakoa baino lehen, atzo arratsaldean, itxi zituzten haren ateak. Hainbat sari banatu ditu egunotan Gukak: pinak, margoak eta melokotoi poteak barra-barra, baina baita sari potoloak ere: patinete elektrikoak, bizikletak, Play Stationa... Ohikoa den moduan, tonbolan zozketa egin ostean itxi zuten atzo, abuztuak 1, tonbola. Ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu-pasa zozkatu zituzten, eta hauek izan ziren zenbaki sarituak:

1. saria: Softekinen ordenagailu eramangarria

  • Zenbaki saritua: 05550
  • Ordezko zenbakia: 03773

2. saria: Halcon Bidaiaken asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 14918
  • Ordezko zenbakia: 14683

3. saria: Azulmarinoren asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 08816
  • Ordezko zenbakia: 05294

Sariak Azpeitia Gukaren bulegoan jaso ahal izango dira abuztuaren 25etik aurrera, Dinamoa sormen guneko lehen solairuan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide