Etzi zabalduko dituzte ibilgailuentzat Foru Ibilbidea eta Zelai Luze

Julene Frantzesena 2025ko abu. 4a, 13:27

Gaur jardun dute Azoka Plaza atzean txosnak desmuntatzen.

Festak bukatuta eta txosnak desmuntatuta, Foru Ibilbidea eta Zelai Luze etzi zabalduko dituzte trafikoarentzat. Autobusek ohiko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aurrerantzean, hau da, Julian Elorza hiribidean nahiz Trenaren Museoaren ondoan.

Hasi dira dagoeneko festetarako azpiegiturak desmuntatzen, tartean txosnak husten eta kentzen, eta eremua lehengoratuta, Foru Ibilbidea eta Zelai Luze etzi, asteazkenarekin, zabalduko dituzte trafikoarentzat.

Santio eta saninazio festak tarteko, ibilgailuentzat itxita izan da hainbat egunez eremu hori. Ondorioz, autobusen geralekuetan ere aldaketak izan dira, ezin zutelako herriko leku horietatik pasatu. Dena den, etzi zabalduko dute atzera errepidea, eta autobusek geldialdiak ohiko lekuetan egingo dituzte, hau da, Julian Elorza hiribidean nahiz Trenaren Museoaren aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide