Asteburuko emaitza: bi txapel eta bigarren postu bat

Nerea Uranga 2025ko abu. 18a, 12:18

Jone Arriaran eta German Aranburu atzo Azkoitian bigarren saria jasotzen. (Aitziber Arzallus)

Beren dantza solteko garaipenetan beste bi txapel pilatu dituzte asteburuan German Aranburu eta Jone Arriaran dantza azpeitiarrek. Araban irabazi dituzte biak. Atzo, berriz, bigarren egin zuten Azkoitiko andremarietako dantza solte txapelketan.

Dantza soltean garaipenak pilatzen segitu dute pasatu berri den asteburuan German Aranburu eta Jone Arriaran dantzariek. Izan ere, Araban jokatutako bi txapelketa irabazi egin dituzte, Amurriokoa eta Laudiokoa. 

Atzo Azkoitiko andremarietako helduen dantza solte txapelketa jokatu zuten, eta bigarren postua eskuratu zuten Arriaranek eta Aranburuk. Balda plazan jokatutako Dantzari Bikote Nagusien Txapelketan zortzi bikotek parte hartu zuten, eta Lezotik (Gipuzkoa) eta Sopelatik (Bizkaia) joandako Maren Galvez eta Gorka Granado gailendu ziren. Hirugarren saria Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak jaso zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide