Lagun Onak futbol klubaren bi talde nagusiek hasi dituzte 2025-2026 denboraldirako prestaketak. Espainiako Hirugarren Mailako gizonak hilaren aurrenetik ari dira entrenatzen, eta bihar, asteazkena, lagunartekoa jokatuko dute Tolosan (Gipuzkoa).
Prestaketetan hasi berri dena Ohorezko Erregional Mailako emakumeen taldea da. Hauek gidari berriekin hasi dituzte lanak, hau da Aitor Zubizarreta eta Iñigo Segurola entrenatzaileen aginduetara. Denboraldiko aurreneko partida irailaren 20ko asteburuan jokatuko dute. Sasoia hasi aurretik lagunarteko hiru partida izango dituzte. Honakoak dira denboraldi aurreko hiru partidak: abuztuaren 30an, larunbatez, 18:00etan Orioren aurka, Orion; irailaren 6an, larunbatez, 11:00etan Anaitasunaren kontra Garmendipen; eta irailaren 13an, larunbatez, 17:00etan, Tolosan Tolosaren kontra.
Lagun Onakeko emakumeen lehen taldearen kapitaina Joane Korta izango da, eta gainontzeko jokalariak honakoak izango dira: Elene Alonso, Amane Goenaga, Sara Amenabar, Ane Balentziaga, Nahia Agirrezabalaga, Naroa Altuna, Zuraide Berasategi, June Casina, Julene Elustondo, Ane Gonzalez, Garazi Gurrutxaga, Inge Idiazabal, Eneritz Landa, Ane Labaka, Lorea Rueda, Maria Soraluze, Maria Sorazu, Elene Uria, Maddi Urkizu eta Naroa Muñoz.