Joan den ostiraletik 16 urtez azpiko emakumeen Europako saskibaloi txapelketa jokatzen ari dira Rumanian. Txapelketa horretan Luis Agirre Katxi entrenatzaile azpeitiarra Espainiako emakumeen selekzioan laguntzaile dabil.
Espainiako selekzioa finalerdietara sailkatu da, Frantziari 72-53 irabazita, eta gaur, ostirala, 17:00etan jokatuko du Letoniaren aurkako finalaurrekoa. Partida hori irabaziz gero, Alemaniaren edota Esloveniaren kontra jokatuko luke Espainiak.
Gaur egun Iraurgi saskibaloi klubeko Domusa Teknik ISB emakumeen talde nagusiaren entrenatzailea da Katxi. Uztaileko Azpeitia Guka aldizkarian berea izan zen Erretratua.