Luis Agirre 'Katxi' laguntzaile aritu den Espainiako selekzioa Europako txapeldun

Nerea Uranga 2025ko abu. 24a, 08:00

Luis Agirre 'Katxi' eskuinetik bigarrena, Europako txapelketaren garaipena ospatzen taldekideekin. (FIBA PHOTO)

Domusa Teknik ISBren entrenatzailea dena, 16 urtez azpiko emakumeen Espainiako selekzioaren entrenatzaile laguntzaile aritu da.

Abuztuaren 15etik atzo arte 16 urtez azpiko emakumeen Europako saskibaloi txapelketa jokatu dute Rumanian. Txapelketa horretan, Luis Agirre Katxi entrenatzaile azpeitiarra Espainiako emakumeen selekzioan laguntzaile ibili da. Azken fasean Frantzia eta Letonia bidean utzita, atzo Esloveniaren kontrako finala (62-47) irabazi zuen Espainiako selekzioak eta txapelduna izan da.

Gaur egun Iraurgi saskibaloi klubeko Domusa Teknik ISB emakumeen talde nagusiaren entrenatzailea da Katxi. Uztaileko Azpeitia Guka aldizkarian berea izan zen Erretratua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide