Ehun boluntario inguru Azpeitia Duchenneren Xoxoterako igoeran

Nerea Uranga 2025ko abu. 24a, 08:31

Azpeitia Duchenne 2 udalekuetakon Xoxoteko igoeran parte hartu zutenak atzo. (Utzitakoa)

Duchenne FM elkarteak deituta, ehun lagunetik gora batu dira Duchenne Azpeitia 2 udalekuetako haurrak Xoxoteko tontorrera igotzeko irteeran.

Gaur bukatuko dituzte udalekuak Duchenneren giharretako distrofia duten haurrek Loiolako aterpetxean. Duchenne FM elkarteak antolatuta abuztuaren 14tik egin dituzte udalekuak Loiolan. Gaixotasun hori duten hamasei haurrek, haien familiek eta begiraleek parte hartu dute udalekuetan, tartean Iren Reyes azpeitiarrak eta haren ama Veronica Reyesek.


Iren eta Veronica Reyes atzo Xoxoteko San Inazioren irudian, Ireni hara igotzen lagundutako herritarrekin. (Utzitakoa)

Udalekuetan hainbat irteera egin dituzte, eta atzo Xoxoteko igoera egin zuten. Gurpildun aulkian dauden haurrak Xoxotera igotzen laguntzeko mendizaleen eta ibilgailuak utziko zituzten gidarien laguntza eskatu zuen Duchenne FM elkarteak. Paregabeko erantzuna jaso zuten atzokoan, eta ehun lagunetik gora batu ziren haurrak eta haien familiakoak Xoxotera ibilgailuetan igotzeko, eta ondoren, gurpildun aulkietan haurrak Xoxoteko tontorrera oinez eramateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide