Sarek ostiralean Sanjuandegiko Palestinaren aldeko elkartasun ekintzara deitu ditu herritarrak

Nerea Uranga

Sarek joan den maiatzeko azken ostiralean egindako elkarretaratzea. (Azpeitiko Sare)

Etzi, hilak 29, abuztuko azken ostiraleko euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea ez du egingo Sarek. Herritarrak, baina, Palestinari elkartasuna adierazteko Elkar-ekinek deitutako elkarretaratzera deitu ditu.

Hilero azken ostiraletan euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzera deitzen du Sarek. Abuztukoa ez dute egingo. Dena den, Palestinari elkartasuna adierazteko Elkar-ekinek ostiralerako Sanjuandegiko biribilgunean deitu duen elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu Sarek herritarrak. 18:30ean hasiko da mobilizazioa.

Azpeitiko Sarek azken ostiraletako hurrengo elkarretaratzea irailaren 26an egingo du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide