Gukaren tonbolako sariak dagoeneko jaso daitezke

Aitziber Arzallus 2025ko ira. 1a, 12:16

Bi lagun, Gukaren tonbolan tokatutako bizikletarekin. (Guka)

Sariak jaso ahal izateko, Azpeitia Gukak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan duen bulegora bertaratu beharko dute herritarrek, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 18:00etara. 

Gukaren tonbolako sariak gaurtik aurrera jaso ahal izango dituzte herritarrek Azpeitia Gukak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan duen bulegoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 18:00etara.

Melokotoi poteak, palankanak, harategirako bonuak eta gisa horretako ehunka sari ez ezik, sari handiagoak ere banatu zituen Gukak tonbolan, eta hura ixterakoan, baita zozketa egin ere, hiru sari potolo banatzeko. Zenbaki saritua dutenek hilaren 15a izango izango dute saria jasotzeko azken eguna. Azalduko ez balira, hilaren 16tik 30era ordezko zenbakia dutenek jaso ahal izango dute saria.

Hauek dira zozketako zenbaki saridunak:

1. saria: Softekinen ordenagailu eramangarria

  • Zenbaki saritua: 05550
  • Ordezko zenbakia: 03773

2. saria: Halcon Bidaiaken asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 14918
  • Ordezko zenbakia: 14683

3. saria: Azulmarinoren asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 08816
  • Ordezko zenbakia: 05294

Sariak Azpeitia Gukaren bulegoan jaso ahal izango dira, Dinamoa sormen guneko lehen solairuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide