Tonbolan zozkatutako sari bakarra du emateko Gukak

Erredakzioa 2025eko irailaren 16a

Azulmarinok emandako bi lagunentzako asteburu-pasari dagokion ordezko zenbakia indarrean da gaurtik: 05294. Zenbaki horren jabeak irailaren 30a arteko epea du saria jasotzeko.

Saninazioetako tonbolan zozketa bidez banatzeko hiru sari potolo prestatu ditu aurten ere Gukak, eta horietako bat emateko dauka oraindik.

Atzo, irailaren 15arekin, bukatu zen tonbola ixtearekin batera egindako zozketaren zenbaki nagusien jabeek beren sariak jasotzeko zuten epea. Epe horren barruan, zozketako hiru sarietako bi banatu ditu Gukak: Softekinen ordenagailu eramangarria –1. saria, 05550 zenbakia– eta Halcon Bidaiak agentziaren bi lagunentzako asteburu-pasa –2. saria, 14918 zenbakia–.

Aldiz, Azulmarinoren bi lagunentzako asteburu-pasaren zenbaki sarituaren jabea –3. saria, 08816 zenbakia– ez da agertu. Horrenbestez, gaurtik aurrera sari horri dagokion ordezko zenbakia –05294– da indarrean dagoena, eta zenbaki horren jabeak irailaren 30a arte jaso dezake dagokion saria, Gukaren Azpeitiko bulegoan, Soreasuko Dinamoa sormen gunearen solairuartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide