Bertan merkatarien elkarteak antolatutako udazkeneko Stock Azokaren aurtengo aldia martxan da. Gaur 16:00etatik Azoka Plazara edo saltoki atarietara atera dituzte beren eskaintzak azokan parte hartuko duten 42 establezimenduek. Lasai ekin dio Stock Azokak, bero saparen pean ez baitira izan asko lehen orduan saltokietara inguratu diren herritarrak. Bestetik, ostiraletako azokako ekoizleek ohiko txokoa duten Azoka Plazatik plazara atera behar iza dituzte gaur beren saltokiak.
20:00etan bukatuko dute Stock Azokaren gaurko ekinaldia, baina gaur azokara joan ezin dutenek bihar ere izango dute aukera: zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da martxan.
Ohiko postuez gain, zerbitzuen eskaintzarako txokoa ere prestatu dute Azoka Plazan Bertanekoek, eta hainbat saltokik beraienak eskainiko dituzte han ostiral arratsaldean eta zapatu goizean. Gartxot bakarlariaren emanaldia, umeentzako jolasak eta beste ekimen batzuk ere prestatu dituzte merkatariek, Stock Azoka osatzeko.