Goizez aurkezpenak eta arratsaldez umeentzako txokoa, Stock Azokaren bigarren eta azken egunean

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 20a, 20:24

Gaur arratsean bukatu da atzo arratsaldetik martxan izan den urteko bigarren Stock Azoka. Aurkezpenen txokoko hitzorduak, Gartxot abeslariaren emanaldia eta umeentzako txokoa izan dituzte gaur, besteak beste.

Gaur arratsean bukatu da Bertan merkatarien elkarteak antolatutako udaberriko eta udako produktuen Stock Azoka.

Atzo arratsaldean hasi zen egitasmoa, eta gaur goizez eta arratsaldez jarri dituzte postuak saltokiek, eta horien bueltan beste zenbait ekintza ere egin dituzte. Azoka Plazan atzotik gaur eguerdira arte martxan izan duten zerbitzu gunea izan da udazkeneko Stock Azokaren berrikuntza aipagarriena. Atzo Artetxe-Bastida farmaziakoek estreinatu zuten gune hori, eta gaur Prest tindagiaren, Kiribil ekodendaren eta Kimura Alkimiaren, Mendata estudioaren, Inar optikaren eta Eguzki belardendaren txanda izan da. Eta gune berria ixteko, Gartxot abeslariak zuzenekoa eskaini du hantxe.

Arratsaldean, berriz, saltokien eskaintzekin batera, Balentina Agirre plazan umeentzako tailerrak egin dituzte, hala nola eskulanak eta aurpegi margotzeak.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Bertan)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide