Gala nagusi harrigarriarekin bukatu da aurtengo Txisteratik

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 5a, 10:14

Gala nagusian, sei mago igo ziren Soreasuko oholtzara, Joshua Kenneth, Enzzo, Julen Magoa, Tor, Txoborro eta Iagomago, eta haiek hainbat herritar igo igoarazi zituzten, trikimailuak egiteko laguntzaile gisa. Gozatua hartu zuten herritarrek.

Bukatu da aurtengo Txisteratik asteburu magikoa, baina ez aurrez Soreasu antzokian gala nagusia egin gabe. Atzo arratsaldean izan zen hori, eta eguerdian kalean bezala, Soreasura joandako dozenaka herritarrak ere zur eta lur gelditu ziren oholtzatik igaro ziren magoen trikimailuekin.

Sei mago igo ziren agertokira 19:00etan hasita egin zuten gala nagusian: Joshua Kenneth, Enzzo, Julen Magoa, Tor, Txoborro eta Iagomago. Azken hori aurkezle lanetan aritu zen, baina ez zuen aukera galdu trikimailuren bat edo beste egiteko. Gainera, denek ikusleen parte hartzearekin gauzatu zituzten magia lanak; haur zein gazte, asko izan ziren Soreasuko oholtzara igo eta magoaren ikuskizunean parte hartu zutenak. Arratsalde atsegina igaro zuten Soreasun bialdutako herritarrek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide