Xabier Aranbarri (Azpeitia, 1970) Kulturaz kultur kooperatibaren kudeatzailea hil da, gaur, 54 urterekin, gaixotasun baten ondorioz. Kooperatibaren hastapenetatik izan da kargu horretan: 2011tik. Kulturazek, gaur egun, Sanagustin kulturgunea, Soreasu antzokia eta Dinamoa sormen gunea kudeatzen ditu. Aranbarri 2011ko udaberrian hasi zen lan horretan, Azpeitiko Kultur Mahaiak proposatuta. Mahaiak Sanagustinerako proiektua udal deialdira aurkeztu zuen, gunea etengabeko topaleku izan zedin. Hartarako kooperatiba bat sortu zuen. 2011ko uztailean ireki zuten Sanagustin osatua —eguneroko martxarekin eta ostalaritza zerbitzuarekin—, eta Kulturazek hartu zuen kudeatzeko ardura.
Urte hauetan guztietan, Azpeitiko kultur eta herri dinamika indartzeko lanean aritu da Aranbarri, Kulturazeko taldearekin batera. Herritik kanpo ere jardun du kultur mugimenduko eragileei laguntzen.