Dagoeneko eros daitezke urriaren 18ko Grand Prix ikuskizunerako sarrerak

Aitziber Arzallus

Iazko Grand Prix ikuskizuna, Azpeitiko Zezen Plazan. (Guka)

Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, eta Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan jarriko dituzte salgai; bestela, egunean bertan zezen plazako leihatilan erosteko aukera ere egongo da.

Urriaren 18an eta 19ean izango da hamaseigarren Zezen Beltz Asteburua. Jardueren artean, Grand Prix ikuskizuna antolatu dute, eta horretarako sarrerak dagoeneko eskura ditzakete herritarrek. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, eta Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan daude eskuragai; bestela, egunean bertan zezen plazako leihatilan erosteko aukera ere egongo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide