Gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa eta Euskadiko Oinarrizko Kopa izango dira gaur goizean eta arratsaldean Udal Kiroldegian, eta ondorioz, Familia Txokoa itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Txapelketa egin ahal izateko beharrezko espazioak bermatzeko itxiko dute txokoa.