Poesia musikaz jantzita aurkeztu du Mikel Alberdik 'Isildu aurretik'

Mailo Oiarzabal 2025eko urriaren 23a

Mikel Alberdi zutik, Otamendi eta Huergo ondoan dituela, 'Isildu aurretik' liburuaren aurkezpenean. (Aitziber Arzallus)

Jose Luis Otamendik eta Aitor Huergok lagunduta eta ikus-entzule ugariren aurrean aurkeztu zuen Alberdik atzo arratsaldean bere bigarren liburua, Dinamoko soinuaren eremuan.

Aurkezpen jendetsua izan zen atzo arratsaldekoa Dinamoa sormen guneko soinuaren eremukoa. Isildu aurretik poesia liburua argitaratu du Mikel Alberdik, eta atzo aurkeztu zuen, herrian, herrikide eta lagunen aurrean, irakurketa musikatu formatuan.

Alberdik berak eta Jose Luis Otamendik irakurri zituzten Isildu aurretik-en jasotako hainbat poema, Aitor Huergoren gitarra doinuek lagunduta, aretoa beteta, aurkezpena eta emanaldia adi-adi jarraitu zuen ikus-entzulegoaren aurrean.

Aurkezpenera joandakoak Alberdiren liburu berriaren aleekin itzuli ziren etxera. Aurkezpenearen aurretik iragarri zuen bezala, liburua ez du salgai jarriko egile azpeitiarrak; Isildu aurretik-en ale bat jaso nahi dutenek, Alberdiri mikelalber@gmail.com helbidera idaztea besterik ez dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide