Euskal Antzerki Topaketak direla eta, zinema emanaldirik ez da izango abenduaren 7ra arte

Julene Frantzesena 2025ko urr. 28a, 08:38

Soreasu antzokiko gune bat.

Azaroan ez dute zinema saiorik eskainiko Soreasu antzokian. Abenduaren 7an itzuliko da zinema eskaintza, Gaua filmarekin.

Ostiralean hasiko dira 43. Euskal Antzerki Topaketak, eta ondorioz, datozen asteburuetan ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian. Hain zuzen ere, abenduaren 7an hasiko dira ostera zinema saioak; igande horretan eta astelehenean Paul Urkijoren Gaua filma emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide