Jakinarazi dituzte Ekoetxearen klimaren inguruko jarduerako zozketako zenbaki sarituak

Nerea Uranga 2025ko urr. 29a, 17:24

Joan den igandean klimaren aldeko jarduerak Azpeitiko Ekoetxean. (Aitziber Arzallus)

Mendizaleetan lau lagunentzako otordua eta Urdaibako Ekoetxean zetazeoen behaketa egiteko lau lagunentzako txartelak dira sariak. Zenbaki sarituak, berriz, 1.023 eta 1.034.

Joan den igandean klimaren aldeko hainbat jarduera egin zituzten Ekoetxean. Hain zuzen ere, Ekin orain! lelopean Klimaren Aldeko Jaia ospatu zuten hainbat herritarrek. Jai horren barruan zozketan parte hartzeko zenbakiak banatu zizkieten parte hartzaileei. Ekoetxea sare osoan zozketa egin, eta Azpeitiko Ekoetxeari bi sari egokitu zaizkio.

Azpeitiko Ekoetxeari egokitutako bi sariak Mendizaleetan lau lagunentzako otordua eta Urdaibaiko Ekoetxean zetazeoen behaketa egiteko esperientzia lau lagunentzako. Zenbaki sarituak 1.023 eta 1.034 izan dira. 1.023 zenbakia duen txartelaren jabea azaldu da, baina ez 1.034 zenbakia duenarena. Zenbaki hori duenak Azpeitiko Ekoetxera jo dezala eskatu dute, bertaratuta edota 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide